SD Eibarko F8 haur mailako nesken taldeak Euskadiko txapela ere jantzi du

Eibartarrek Arabako eta Bizkaiko txapeldunak izan zituzten aurrean
SD Eibarko F8 haur mailako nesken taldeak Euskadiko txapela ere jantzi du
2024/05/28 12:29
eta kitto!

Oraingo honetan, aurreko astean Gipuzkoako txapeldun izan zen F8 haur mailako neskak bere balentria biribildu eta Euskadiko txapelketa irabazi du. Ane Diezen neskek Euskadiko Txapelketa jokatu dute azken asteburuan Artunduagan (Basauri), Arabako eta Bizkaiko txapeldunen aurka.

Zapatuan 1-1 berdindu zuten Deportivo Alavesen aurka, Noaren golarekin, eta penaltien txanda irabazi zuten. Domekako jardunaldian 4-1 irabazi zioten Barakaldoko Pauldarrak taldeari (Noaren bi gol eta Etxebe eta Alazneren banakoa), eta horrek Euskadiko titulua eman zien.