SD Eibarko gizonezkoen bigarren taldeak gorenean jarraitzen du
Une honetan 49na puntu dituzte eta atzetik datozenen gertukoena sei puntura dago
2025/02/24
12:31
eta kitto!
Denboraldi bikaina egiten jarraitzen du RFEF 2. Mailako bigarren multzoko liderra. SD Eibar-eko bigarren taldea, iaz arte Vitoria filiala zena, ikaragarri ondo egokitu da maila berrira eta, jauzia eman eta gero, badirudi beste bat emateko bidean dugula. Une honetan lidergoan dugu eta Arenas Getxoko taldea da bakarra bere martxari eusten: azken jardunaldian bizkaitarrek 0-1 irabazi badiote Subiza azken sailkatuari, eibartarrek 0-3koarekin nagusitu zaio Alaves B-ri. Une honetan 49na puntu dituzte eta atzetik datozenen gertukoena sei puntura dago.