SD Eibarko jokalari berriak bihar zaletuekin izango dira argazki eta sinadura saioan

SD Eibarko jokalari berriak bihar zaletuekin izango dira argazki eta sinadura saioan
2024/02/07 11:11
eta kitto!
SD Eibarrek neguko merkatuan fitxatutako jokalariek argazki eta sinadura saio batean hartuko dute parte bihar Orsaixanen, eguena, 17:30etik aurrera. Saio horretan izango dira emakumezkoen lehen taldeko Eva Van Deursen eta gizonezkoen lehen taldeko Sergio Leon eta Peru Nolaskoain. Jarduera hori dela-eta, hiru protagonisten kamiseten serigrafiak doakoak izango dira aste osoan egiten diren erosketetarako, bai online, bai Orsaixanen. Denda eta abonatuei arretako ordutegia honakoa da: 09:30etik 13:30era goizez eta 15:30etik 19:00etara arratsaldez.