SD Eibarko Jose Corpas ere armagina izango da 2026ra arte
2024/02/15
10:09
eta kitto!
Jaengo erdilariak hirugarren denboraldia du Eibarrekin eta ekainera arte SD Eibarrekin sinatuta zuen kontratua beste bi denboraldirako berritu du. Erdilariak orain arte 115 partida jokatu ditu Eibarrekin (109 Ligakoak eta 6 Kopakoak), guzti horietan 13 gol sartuta. Bere ibilbide profesionalean 364 partida jokatu ditu 2. eta 2. B Mailan. 2021-2022 denboraldian iritsi zen SD Eibarrera Almeriatik.
Aurretik Sergio Alvarez SD Eibarreko erdilariak ere armagin izaten jarraitzeko kontratua sinatu zuen 2026ra arte, asturiarrak ekainean amaitzekoa zuen kontratua berritu ostean. Eta aste batzuk lehenago gauza bera egin zuen Stoichkov aurrelariak ere. Hiru jokalari garrantzitsu izango dira etorkizuneko SD Eibarren.