SD Eibarko kapitainek kontratua berritu dute beste urtebeterako

Ane Campos eta Anaitz Arbilla Eibarren izango dira 2025era arte
SD Eibarko kapitainek kontratua berritu dute beste urtebeterako
2024/05/17 13:11
eta kitto!

Ane Campos eta Anaitz Arbilla SD Eibarko lehen taldeetako kapitainek beste urtebete luzatu dituzte klubarekin zituzten kontratuak, 2025eko ekainera arte. 1. Mailako F Ligako Ane Campos aurrelari getariarrak 100 partidutik gora jokatu ditu dagoeneko talde gorriurdinarekin, Real Sociedadetik etorri eta gero. Bestalde, 2. Mailako Hypermotion Ligako Anaitz Arbilla atzelari larraintzarrak bederatzigarren denboraldia beteko du datorren denboraldian.