SD Eibarko lau jokalari euren selekzioekin izango dira geldiunea aprobetxatuz
Ligak ekainaren 4ra arte izango duen geldiunea aprobetxatuz, F Ligako SD Eibar taldearen lau jokalarik euren selekzioekin jokatuko dituzte zenbait lagunarteko. Andrea Alvarez guatemalarrak Txileren aurka jokatuko du joan-etorriko formatuko bi partidutan: lehenengoa etzi izango da eta bigarrena zapatuan, azken hori Guatemala hirian.
Uruguaiko Esperanza Pizarro eta Valentina Moralesek Errusiako Selekzioaren aurka arituko dira, horiek ere joan-etorri formatuan: barixakuan jokatuko dute lehenengoa eta ekainaren 3an bigarrena, biak Montevideon.
Azkenik, Hapsatou Malado Diallo Senegalgo selekzioarekin jokatuko dituen bi lagunartekoak Hego Afrikako selekzioaren aurka izango dinra, maiatzaren 31 eta ekainaren 4ean; partidu horiek CAN Marruecos 2024 txapelketa prestatzeko prestatzeko asmoz antolatu dituzte.