SD Eibarko mutilen Haur Mailako Handiak Gipuzkoako titulua lortu du

Eibartarrek 3-2 irabazi zioten Realari
SD Eibarko mutilen Haur Mailako Handiak Gipuzkoako titulua lortu du
2024/05/28 12:33
eta kitto!

Haur Mailako Handi taldea Zumarragara joan zen asteburuan bertako Argixao zelaian Realaren aurkako partidua jokatzeko, tartean Gipuzkoako Txapelketako finala jokoan zela. Jokatu bakarrik ez, irabazteko gauza ere izan zirelako armaginak: Urko, Mikel eta Lukenen golei esker, Realekoek amore eman behar izan zuten. Azken emaitza 3-2koa izan zen eibartarren alde, bide batez Euskadiko Txapelketa jokatzeko sailkapena lortzeko.