SD Eibarko sei jokalari joango dira 7 PC futbol selekziora

Armagin hautatuak Borja Pombo, Martin Ruiz, Victor Varea, Yerik Martinez, Imanol Ballesteros eta Sergio Rueda dira
SD Eibarko sei jokalari joango dira 7 PC futbol selekziora
2024/09/09 12:31
eta kitto!

Armaginen sei jokalari deitu dituzte Espainiako 7 PC Futbol Selekzioak Sant Cugateko CAR-ean kontzentratzeko. Kontzentrazio hori irailaren 20tik 22ra bitartean egingo da. Talde armagina da munduko txapelketaren aurreko deialdian ere ordezkari gehien izan zituen taldea. Armagin hautatuak Borja Pombo, Martin Ruiz, Victor Varea, Yerik Martinez, Imanol Ballesteros eta Sergio Rueda dira. Eibar da kontzentrazio honetara ere jokalari gehien ekartzen dituen kluba, azaroan Saloun jokatuko den Munduko Kopa prestatzeko.

SD Eibar Fundazioaren taldea liga nazionaleko azken urteetako nabarmenetakoa da, 2023an txapeldun izan baitzen eta 2024an hirugarren geratu baitzen. Bere jokalarietako batzuk Espainiako selekzioan ere egonkortu dira dagoeneko, eta iazko Europako Txapelketan brontzezko domina lortu zuten.