SD Eibarko udako campusa ekainaren 25etik uztailaren 13ra egingo da
SD Eibar Fundazioaren udako campusak hamargarren urteurrena beteko du aurten, eta astebeteko hiru txandatan izango da, ekainaren 25etik uztailaren 13ra bitartean. Iristen diren eskaera guztiei erantzuteko asmoz, eta iaz plaza guztiak agortutakoan haur batzuk bertaratu ezinik geratu zirenez, aurten egoitzak zabaltzea erabaki da eta, Ipuruako Anexoan ez ezik, Unbeko udal-instalazioetan ere egingo da.
Aurtengo beste berrikuntza bat campusa Debabarrena eskualdera eta inguruetara zabaltzea izango da. Horretarako, autobusen lau ibilbide jarriko dira martxan, honako ibilbide hauekin: L1 (Abadiño-Mallabia-Ermua-Eibar-Unbe/Anexoa), L2 (Deba-Elgoibar-Unbe/Anexoa), L3 (Azpeitia-Azkoitia-Bergara-Unbe/Anexoa) eta L4 (Iurreta-Berriz-Unbe/Anexoa). Urtero bezala, campuseko jarduerez gain, ingurumenaz kontzientziatzeko jarduera bat egingo da txanda bakoitzean, Aztertu-rekin lankidetzan.
Izena datorren asteko astelehenean eta martitzenean eman ahal izango da: apirilaren 29ko goizeko 10:00etatik apirilaren 30eko arratsaldeko 18:00etara. Aipatutako bi egun horietako txandak honako hauek izango dira: 1. txanda, ekainaren 25etik 29ra, 09:00etatik 13:45era; 2. txanda, uztailaren 1etik 6ra, 09:00etatik 13:45era; eta 3. txanda, uztailaren 8tik 13ra, 09:00etatik 13:45era.
Inskripzioak aipatutako egunetan egin ahal izango dira. Inskripzioa egin ondoren, mezu bat agertuko da pantailan, prozesua behar bezala bete dela baieztatzeko. Eskaera kopuruaren arabera esleituko da plaza, edo ez. Txanda bakoitzeko gehienezko plaza-kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da eskatzaileen artean. Campusean plaza bat eskatzen dutenek posta elektronikoz jasoko dute konfirmazioa maiatzaren 6an.
SD Eibar-ek eskerrak eman nahi dizkie Tekniker-i (campuseko babesle gisa emandako laguntzagatik) eta Hummel , Coca-Cola, Insalus, Aztertu, Lacturale eta Frutas Zelaia laguntzaileei.