SD Eibarrek Almeria aurkari zaila izango du gaur Ipuruan

Beñat San Joseren taldeak garaipenaren bidetik jarraitu nahi du
SD Eibarrek Almeria aurkari zaila izango du gaur Ipuruan
2025/03/07 10:57
eta kitto!

LaLiga Hypermotioneko 30. jardunaldia gaur Ipuruan 19:00etatik aurrera jokatuko den partiduarekin hasiko da. Aurkari zaileenetakoa izateaz gain, eta eguna eta ordutegia futbola ikusteko aproposena ere ez dela badakigun arren, Beñat San Josek zuzentzen duen taldeak zaletuen laguntza beharko du neurketa aurrera ateratzeko. Talde andaluziarra jaitsi berria da eta, igotzeko hautagaietako bat izanda ere, une honetan postu horietatik kanpo dago, 47 punturekin, hau da, eibartarrak baino 10 puntu gehiagorekin. SD Eibarrek une honetan gehiago begiratzen du atzera aurrera baino, goiko postuak urruti baitituzte.

Muresan Muresan izango da partiduko epailea eta Arbilla, Pascual eta Bautista bosgarren txartel horia jasotzeko arriskuan daude. Goleatzaileetan argi dago bi taldeen artean dagoen aldea: Almeriaren aldetik, Luis Suarez da goleatzaile nagusia, 20 golekin (mailan gol gehien sartu dituena ere bada), zortzi gol lortu ditu Leo Baptistaok eta sei Sergio Arribasek. Armaginen aldetik Jon Bautista, Antonio Puertas eta Jorge Pascual dira goletzaileenak, bakoitzak bost golekin.