SD Eibarrek Ipuruara sartzeko abonu digitala aktibatu du Klubaren app-aren bidez

Ekimen hori arrakastaz probatu zen talde txiki batekin Real Zaragozaren aurkako partiduan
SD Eibarrek Ipuruara sartzeko abonu digitala aktibatu du Klubaren app-aren bidez
2024/03/06 17:30
eta kitto!

Interesdunek klubeko app-a eguneratu, datuak sartu eta mugikorraren Walletean abonu digitala deskargatu behar dute
Eibarrek abonu digitala aktibatu du interesa duten guztiak Ipuruara sartu ahal izateko, Klubaren app-a telefono mugikorrean erakutsiz.

Ekimen hori arrakastaz probatu zen talde txiki batekin Real Zaragozaren aurkako partiduan, eta datorren domekan, arratsaldeko 18:30ean hasiko den Burgos CFren aurka jokatuko duen partidutik aurrera jarriko da martxan. Lehen partidu horietan behintzat txartel fisikoan abonua eskura izatea gomendatzen da, tornuetan irakurketarekin eragozpenen bat balego ere.

Interesdunek klubeko app-a eguneratu, datuak sartu eta mugikorraren Walletean abonu digitala deskargatu behar dute. Abonu digitala erabiltzen hasi nahi duten abonatuek urrats hauek jarraitu behar dituzte:

1) SD Eibar App Ofiziala deskargatu 
2) Hasi Saioa edo erregistratu
3) Sartu zure profilean eta hautatu “abonu digitala” 
4) Sartu zure abonatu datuak  
5) Deskargatu abonu digitala zure Wallet-ean 
6) Sartu Ipuruara zure abonu digitalarekin