SD Eibarrek Izan Armagin txartela estreinatu du

Txartelak klubarekin lotura edukitzeko eta abantaila ugariz gozatzeko aukera ematen du
SD Eibarrek Izan Armagin txartela estreinatu du
2024/02/27 13:30
eta kitto!

Izan Armagin familia armagina da, munduko edozein lekutako jarraitzaileek beren grina klubetik hurbilago bizi ahal izateko, onura esklusiboez gozatuz. Estreinatutako txartelarekin, abonatuak izan ez arren klubarekin lotura izan eta abantaila ugariez gozatu ahal izango dute armaginek.

Urtean 40 euroko prezioan, jarraitzaile armaginek abantaila ugari izango dituzte: abonatuen hurrengo kanpainetan bazkide egiteko lehentasuna; Ongi etorri pack-a, txartel pertsonalizatuarekin eta klubeko produktu ezberdinekin; Ipuruako partiduetarako sarrerak erosteko lehentasuna; %10eko deskontua SD Eibarreko denda ofizialean, Orsaixanen; Tour + Museo sarreren erosketan deskontua; eta Ipuruko partiduetako 11. titularrarekin haurren argazkian ateratzeko aurkera ere.

Izan Armagin txartela sdeibar.com web-eko esteka honetan eros daiteke, edo zuzenean Orsaixanen, SD Eibarreko denda ofizialean