SD Eibarrek Real Sporting hartuko du bihar gauean Ipuruan

SD Eibarrek Real Sporting hartuko du bihar gauean Ipuruan
2023/12/19 10:43
eta kitto!
Gaueko 21:30ean hasiko den partiduan puntu garrantzitsuak izango dira jokoan, batez ere goiko postuei eta igoerari begira. Asturiarrak, gainera, Eibarkoen aurretik daude une honetan, eta Joseba Etxeberriaren mutilek dagoeneko hiru partidu daramatzate garaipena eskuratu barik. Partiduaren aurreko azken entrenamendua gaur arratsaldean izango dute, 16:00etatik aurrera Atxabalpen izango duten saioan.