SD Eibarrek Realaren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak salgai Orsaixanen

SD Eibarrek Realaren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak salgai Orsaixanen
2024/01/31 10:19
eta kitto!
Salgai daude SD Eibarrek Realaren aurka jokatuko duen neurketarako sarrerak. Partidua domekan jokatuko da Ipuruan, eguerdiko 12:00etan hasita. Sarrerak Orsaixan gunean eros daitezke, ohiko ordutegian, eta domekan bertan norgehiagoka hasi baino ordu eta erdi lehenagotik (10:30etik). Derbirako sarreren prezioa 10 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Abonatuek sarrera librea izango dute, baina nahitaezkoa izango da txartel fisikoa eskuratzea (ez da argazkirik edo txartelaren kopiarik onartuko).

Partidu hori prestatzeko, Yerai Martinen taldeak lau lan-saio izango ditu, atzoko atsedenaldiaren ondoren. Gaurkoa 11:15ean hasiko da Anexoan; biharkoa ordubete lehenago, 10:45ean, Unben; etzikoa ere Unben izango da, orduan 11:45ean; eta zapatuko azkena egiteko Anexora bueltatuko dira, saio hori 12:15ean hasteko.