SD Eibarrek salgai jarri ditu Tenerifeko partidurako sarrerak

Apirilaren 7ko partidurako talde kanariarrak 250 sarrera bidali ditu
SD Eibarrek salgai jarri ditu Tenerifeko partidurako sarrerak
2024/03/26 13:17
eta kitto!

Apirilaren 7ko partidurako talde kanariarrak 250 sarrera bidali ditu, eta SD Eibar-ek CD Tenerifek bidalitako sarrera horiek 15 eurotan jarri ditu salgai dagoeneko. Apirilaren 7an, domeka, arratsaldeko 18:30ean hasiko da partidu hori Heliodoro Rodriguez Lopez futbol-zelaian. Sarrerak Tinerfeko estadioko “Herradura Alta” sektorekoak dira, eta Orsaixanen bakarrik eros daitezke bihar arte (eguaztena) eta, gero, apirilaren 2an eta 3an (ohiko ordutegian). Salmenta datorren asteko eguaztenean, hilak 3, 18:00etan itxiko da.