SD Eibarreko Futbol Eskolan izena emateko epea zabaldu dute
2015 eta 2017 urteen artean jaiotako mutilek eta 2014 eta 2017 urteen artean jaiotako neskek eman dezakete izena. Izen-ematea irailaren 1era arte egongo da zabalik eta, horretarako, formularioa bete behar da. Nahitaezkoa da Eibarren edo Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste udalerri batean erroldatuta egotea. Urteko kuota 302 eurokoa da, eta 151 euroko bi kuotatan ordainduko da: lehenengoa urrian eta bigarrena urtarrilean. Futbol Eskolan izena emandako ahizpa edo anaia bat dutenek %50eko deskontua izango dute bigarren neba-arrebaren kuotarekiko. Kuota horretan entrenamendurako ekipazio osoa (galtzak, kamiseta eta galtzerdiak), partidurako ekipazio osoa (galtzak, kamiseta eta galtzerdiak), jertsea eta kirol-poltsa sartzen dira.
SD Eibarko Futbol Eskola izenak dioena baino askoz gehiago da. 200 haur baino gehiago dira SD Eibarko Oinarrizko Futbolaren aurreko lehen mailan. Gainera, alderdi sozial eta hezitzaile garrantzitsua duen proiektua da, giza balioetan oinarritutako hezkuntzan oinarritua. Emakumezkoen Futbol Eskola Alaitz Seoanek koordinatzen du eta gizonezkoena Unai Leonek. Futbol Eskolako plazak mugatuak dira, jaiotze urtearen arabera. Jasotako izen-emate kopuruak talde batentzat ezarritako kupoa gainditzen badu, zozketa egingo da.
Entrenamenduetako ordutegiak
- 2015eko mutilak: astelehenetan, 17:15etik 18:30era
- 2016ko mutilak: martitzenetan, 17:15etik 18:30era
- 2017ko mutilak: eguaztenetan, 17:15etik 18:30era
- 2014tik 2017ra arteko neskak: eguenetan, 17:15etik 18:30era