SD Eibarren Akziodunen Batzarrari dagokion dokumentazioa eskuragarri jarri dute

SD Eibarren Akziodunen Batzarrari dagokion dokumentazioa eskuragarri jarri dute
2023/11/07 13:10
eta kitto!
Azaroaren 28an, 19:00etan, egingo dute SD Eibarren Akziodunen Batzarra Coliseo antzokian. Horrela, klubak batzarrari dagokion dokumentazioa eskuragarri jarri du bere webgunean eta gaurtik aurrera akziodunek boto-txartela deskargatu dezakete, botoa aldez aurretik emateko edo botoa eskuordetzeko.