Sebastian Alvaro mendian adituak hitzaldia eskainiko du bihar Portalean

“Exploradores: al filo de lo imposible” du izenburu mendizalearen hitzaldiak
Sebastian Alvaro mendian adituak hitzaldia eskainiko du bihar Portalean
2024/03/05 19:30
eta kitto!

Klub Deportiboak antolatzen dituen Mendi Jardunaldietako hirugarren ekimena izango da bihar, eguaztena, Portaleko areto nagusian 19:00etatik aurrera Sebastian Alvaro mendizaleak eskainiko duen “Exploradores: al filo de lo imposible” eskainiko diguna.

Aurretik ere Jardunaldiotan izandako Alvarok, ordubete eskasean, “gizakiaren abentura txundigarrienetako bat laburbiltzen da: bera bizi den munduaren esplorazioa eta konkista”.

Al Filo de lo Imposible lan taldeak burutu zituen 250 espedizio baino gehiagoko bidetik, “azken batean, Abenturaren eta Gizateriaren kondaira labur bat da. Altamirako harpeetatik, Alejandro Magnoren garaitik, Lurreko mendirik garaienetaraino”.