Segiko epaiketaren kontrako manifestazioa gaur 19.30etan irtengo da Untzagatik

Segiko epaiketaren kontrako manifestazioa gaur 19.30etan irtengo da Untzagatik
2013/10/14 00:00
eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 14) 26/11 sumarioan auzipetutako 40 gazteen aurkako epaiketa hasi dela-eta, 19.30etan manifestazioa irtengo da Untzagatik Euskal gazteria libre, elkartasunetik konpromisora goiburuarekin. Manifestazio nazionala urriaren 26an egingo da, Bilbon. Manifestaziora joateko autobusa antolatu dute eta joan nahi duenak aurretik izena eman beharko du Karrika, Depor, Buenos Aires edo Hirurok tabernetan.
Gaur hasi den prozesuan Segiko kide izatea egotzita epaitzen ari dira 2009an atxilotu eta inkomunikatu zituzten gazteak eta fiskalak bakoitzarentzat sei urteko zigorra eskatu du.