Sei domina irabazi zituzten Kalamua judo taldekoek Iruñeako Anaitasuna Txapelketan

Ordezkari eibartarrek zilarrezko eta brontzezko hiruna domina irabazi zituzten
Sei domina irabazi zituzten Kalamua judo taldekoek Iruñeako Anaitasuna Txapelketan
2024/10/28 11:53
eta kitto!

Aurreko zapatuan Iruñean jokatutako II. Anaitasuna Txapelketan, Kalamua judo taldekoek zilarrezko eta brontzezko hiruna domina irabazi zituzten. Kadeteetan, Doha Shrir judokak zilarra bereganatu zuen 63 kilotik beherako emakumezkoen mailan eta Lucia Sierrak brontzea irabazi zuen 52 kilotik beherakoen artean. Beste lau dominak infantil mailan eskuratu zituzten Kalamuakoek: 57 kilotik beherako emakumezkoen mailan, June Valladaresek zilarra irabazi zuen eta Sara Azpiazuk brontzea; eta gizonezkoetan, 46 kilotik beherakoan Aner Gonzalezek zilarraren jabe egin zen, eta 55 kilorainokoan Julen Martinek brontzea lortu zuen. Aipatzekoak dira Azpiazuk txapelketetan eskuratutako lehen bi garaipenak, “lehenengoa ippon polit batekin” eta Aner Gonzalezen pisu berrian egindako estreinaldia, 38tik 46ra pasatuz.