Sei positibo atzeman dituzte Eibarren eta eremu laranjan sartu gara
2021/04/08
10:59
eta kitto!
Atzo sei koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren eta herria eremu laranjan sartu da 302,10eko intzidentzia-tasarekin.
Eskualdeko beste herriei begira, Mutrikun hiru positibo atzeman zituzten, Mallabian bi, Deban, Soraluzen eta Ermuan bana (461,95). Gainera, Gipuzkoa eremu gorrian sartu da, 412,52ko intzidentzia-tasarekin. Osasun Sailak astelehenean berrituko du mugak dituzten herrien ea lurraldeen zerrenda, beraz, ordura arte ez da mugikortasun muga berririk ezarriko.
EAEn 11.038 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 788 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 113 Araban, 373 Bizkaian, 296 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 65 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 103 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, martxoaren 29tik apirilaren 4ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 26 hildako egon direla.