Sei urte bete dira Deba eta Mutriku arteko zubia erori zenetik

Deba eta Mutriku lotzen dituen harrizko zubi zaharraren oinarri bat hondoratu egin zen 2018ko uztailaren 5ean, eta zubiaren zati batek behera egin zuen.
Sei urte bete dira Deba eta Mutriku arteko zubia erori zenetik
2024/07/12 13:30
eta kitto!

Debako berriketan.eus atariak argitaratutako albistean irakur daitekeenez, 6 urte pasatu dira zubia hondoratu zenetik. Ezbeharra uztailaren 5ean gertatu zen, goizaldeko 05:15ak aldera, eta ez zen zauriturik egon. Hasiera batean, ez zegoen argi zergatia; iturri batzuek adierazi zutenaren arabera, erdiko zutabeak jasandako higadura zela eta egin zuen behera zubiak, eta ezbeharra azken hilabeteetako euriteen ondorioz gertatu zela ere aipatu zuten.

Albistea eta berreraikitze prozesuaren laburpenaren bideoa HEMEN IKUSGAI