Selfie lehiaketako irabazlea aukeratu du epai-mahaiak

Selfie lehiaketako irabazlea aukeratu du epai-mahaiak
2014/10/09 00:00
eta kitto!

Jaione Berraondok (@jberraondo) gurekin partekatu zuen argazki honek irabazi du aurten #SagardoEgunaren inguruan antolatutako selfie lehiaketa. Berak eramango ditu, beraz, Gorenak-eko 13 sagardo botilak. Saria jasotzeko, irabazleari …eta kitto!-ko bulegora etortzeko (Urkizu, 11 solairuartea), telefonoz deitzeko (943200918) edo erredakzioa@etakitto.com helbidera idazteko eskatzen diogu, horrela sari bila noiz etorriko den zehaztu ahal izateko.
Eta sari bakarra banatuko dugun arren, beste guztiei ere gure eskerrik beroena helarazi nahi dizuegu. #SagardoEguna sare sozialetan bolo-bolo erabili zenuten zapatuan eta zuei esker Umap Euskaraz-en azken 24 orduetako joeren zerrendan hirugarrenak izatea lortu genuen. Gainera, selfie lehiaketarako oso argazki politak jaso ditugu, oraingoan ere portatu zarete!