Seme-alabei online zereginetan laguntzeko zerbitzua jarri du martxan KZguneak
2020/04/01
16:34
eta kitto!
Martxoaren 13an ikastetxeetan aurrez aurreko formakuntza-jarduera eten zenetik, ikasleek euren etxetik jarraitzen dute ikasten. Horregatik, KZguneak eta Eusko Jaurlaritzak beharrezkoa ikusi dute aholkularitza edo gidalerroak behar dituzten familiei laguntza ematea, “euren gaitasun digitalak areagotzeko eta, horrela, seme-alabei lagundu ahal izateko ikastetxeek gaur egun ikasle guztiei bidaltzen dizkieten online zereginetan”.
Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du laguntza ematea “online erosketetan, banku-izapideetan eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei”. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere emateko presta daude, “senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiten laguntzeko”.
KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen. kontsultatu