Senegalera bidaltzeko erabilitako betaurrekoak biltzen dihardute Untzaga jubilatu etxean
2024/01/04
11:03
eta kitto!
Mikel Porto eibartarrak, Gipuzkoako jubilatu etxeen eta lurraldeko udalen laguntzarekin, betaurrekoak biltzeko kanpaina bat jarri du abian, Senegalera bidaltzeko. Azaldutakoaren arabera, “erabilitako betaurrekoek balio ez dutela iruditu arren, Senegalgo pertsona askorentzat luxuzko artikulua dira”.
Eguzkitako betaurrekoak, graduatutakoak edo armazoiak baino ez, horiek guztiak jasotzen dihardute, ondoren Senegalera bidaltzeko, Baobad elkartearen bidez. Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak 74 egoitza eskaini ditu betaurrekoak jasotzeko, tartean Untzaga gizarte etxea. Ahalik eta pertsona gehienengana iristeko, betaurrekoak jasotzeko azken eguna urtarrilaren amaierara arte luzatuko da.