SEPEren itxiera “publikoa abandonatzearen erakusgarria” dela salatu du LAB sindikatuak
LAB sindikatuak astearte honetan salatu duenez, SEPEn itxiera “publikoa dena abandonatzearen erakusgarria” da. Prentsa oharrean, sindikatuak azaldu du SEPEren itxiera giza baliabide faltagatik itxi dutela eta adierazi du langabeziagatiko prestazioak eta enplegu-politikak kudeatzen dituen erakundea ixteak “zalantza larriak” sortzen dituela sistema publikoak herritarren eskubide sozialekin duen konpromisoari buruz.
Sindikatu abertzaleak ohartarazi duenez, itxiera hau ez da “kasu isolatu” bat, “azken urteetan garatzen doan tendentziaren parte da”, hau da, “publikoa dena interes pribatuen alde poliki-poliki ezabatzearen” parte. Era berean, aditzera eman du Eibarko SEPEa bere itxiareren aurretik gai zela langabezian zeuden milaka pertsonari babesa emateko, eta, beraz, Eibar, langabezia handiko herri industriala izanik, “bereziki kaltetua” izango dela. Egoera hau arduragabekeria instituzionalaren adierazgarri dela dio LABek, herritarrak “babesik gabe” uzten dituelako.
Gertaera hau gaur egungo joeraren parte dela dio LABek: “Gaur egun, enplegu-politikak gero eta gehiago bideratzen dira pribatizaziora, eta horrek lan-prekarietatea eta gizartearen desberdintasunak areagotzen ditu”. Modu berean, SEPEaren ixteak administrazioek beren erantzukizuna betetzen ez dakitenaren erakusle dela iritzi du, eta, ondorioz,ongizate-sistema ahultzen ari dela Euskal Herrian zein Estatu osoan.
Egoera honetan, adierazi dute beharrezkoa dela administrazioei “konpromiso erreal eta eraginkorra” eskatzea, modu horretan “arlo publikoa indartu eta herritarren eskubideak bermatzeko”.