Sergio Leon aurrelariak Elx laga eta Eibar FT-rekin amaituko du denboraldia

Sergio Leon aurrelariak Elx laga eta Eibar FT-rekin amaituko du denboraldia
2024/01/26 09:41
eta kitto!
Kordobako aurrelaria Elxetik dator askatasun kartarekin eta talde armaginarekin ekainera arte lotzen duen akordioa egin du, beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin. Sergio Leon orain dela 35 urte jaio zen Palma del Rion eta erasotzaile eskarmentuduna da: 416 partida jokatu ditu eta 123 gol sartu 2009an futbol profesionalean debuta egin zuenetik. Armaginen jokalari berriak 159 partida eta 30 goleko balantzea du 1. Mailan (Osasuna, Betis, Levante eta Valladolid); 2. Mailan, bestalde, 126 partida jokatu ditu eta 40 gol sartu (Murtzia, Llagostera, Valladolid eta Elx). Jokalariak azterketa medikoa egin eta taldekide berriak ezagutu zituen atzo, eta dagoeneko Joseba Etxeberriaren aginduetara dago.

Etxeberriaren taldeak gaur partidua jokatu behar du Ipuruan, 20:30etik aurrera, Mirandes bisitari duela.