Sexu Bizi-Gune Morea, sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen gunea, Untzagan egongo da

Sexu Bizi-Gune Morea, sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen gunea, Untzagan egongo da
2023/06/22 09:11
eta kitto!
Sexu Bizi-Gune Morea sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen gune mugikorra da eta Untzaga Plazan egongo da kokatua San Juan jaietan

Zerbitzua, ondorengo ordutegian egongo da martxan:
- Ekainak 22 (barixakua), gaueko 10:00etatik 01:00etara.
- Ekainak 23 (zapatua), gaueko 12:00etatik 03:00etara.
- Ekainak 24 (domeka), gaueko 12:00etatik 03:00etara.

Zergatik gerturatu gunera?
-Sexualitateari buruzko informazioa jaso nahi baduzu (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak)
-Kondoiak behar badituzu.
-Aholkularitza profesionala behar ba duzu.
-Sexu indarkeriari buruzko informazioa jaso nahi baduzu.
-Sexu erasorik pairatu baduzu, babes gune bat izango duzu.