SexuBizi-Gune Morea izango da ...eta kitto! Jaian
Sexualitate eta harreman osasuntsuei loturiko informazio eta aholkularitza emateaz gain, erasoen aurrean babesgunea eskainiko da.
2025/09/22
17:09
eta kitto!
...eta kitto! Jaiaren atarian, azken urteetan bezala, SexuBizi-Gune Morea izango dela jakinarazi du Eibarko Udalak. Irailaren 27an irekiko dute, larunbatean, gaueko 00:00etatik 03:00etara bitartean.
Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzeko sortutako zerbitzua da SexuBizi. Bertan, informazioa, aholkularitza eta genero-erasoen aurkako babesgunea eskainiko dira, jai-giroan segurtasuna eta errespetua bermatzeko. Guneak, era berean, genero-erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea eta kontzientziazioa bultzatzea ditu xede.
Udalak ezagutarazitakoaren arabera, zerbitzu hau Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko I. Protokoloaren baitan kokatzen da.