Snapseed aplikazioari buruzko argazki-edizio tailerra egingo du Eibarko Klub Deportiboaren Argazki Taldeak
2026/02/03
16:07
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Klub Deportiboaren Argazki Taldeak mugikorreko argazki-edizioari buruzko tailerra antolatu du otsailaren 10erako, 19:00etan, klubaren egoitzan. Saioan Snapseed aplikazioaren bidez argazkiak editatzeko aukerak azalduko dituzte, bai edizio sinpleak egiteko, bai emaitza landuagoak lortzeko.
Tailerra argazkilaritzan interesa duten herritar guztiei zuzenduta dago, aurretiko ezagutzarik izan beharrik gabe. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute argazkilaritza@deporeibar.com helbide elektronikora idatzita.