Sofia Machin: "Ez da orain arte egin dudana izango, zerbait handiagoa baizik"
2025/12/22
10:22
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Sofia Machin artista eibartarrak urrats garrantzitsua emango du bere ibilbide musikalean datorren abenduaren 26an. 19:00etan, Coliseo antzokiko agertoki nagusira igoko da lehen aldiz, banda batez lagunduta eta bere herrian bertan. Kontzertua Eibarko Udalaren kultura-programazioaren barruan kokatzen da, eta bertan bere proiektu pertsonala aurkeztuko du, azken urteetan sortutako abestiekin. Hurbiltasuna, zintzotasuna eta emozioa dira bere proposamenaren ardatzak, egunerokotasunetik eta intimitatetik sortutako musikan oinarrituta.