Sonia Mendy 5. izan da Euskadiko Txapelketako pisu jaurtiketako proban

Malen Anderez, Naia Astigarraga, Oier Atxa eta Unai Alvarez ere aritu ziren Klub Deportibokoen aldetik
Sonia Mendy 5. izan da Euskadiko Txapelketako pisu jaurtiketako proban
2026/05/18 13:00
Ekhi Belar Errasti

Asteburuan 16 urtez azpikoen Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu da Bilbon, Zorrotzako atletismo pistan. Eibarko Klub Deportiboaren aldetik, Sonia Mendy, Malen Anderez, Naia Astigarraga, Oier Atxa eta Unai Alvarez aritu dira bertan, beste 500 atleta ingururen artean.

Eibarko gizonezkoak 100 metroko lasterketan lehiatu ziren eta, bertan, Unai Alvarez 8. izan zen 12.22 s-ko denborarekin eta Oier Atxak 16. amaitu zuen 12.97 s-ko denbora eginda.

Emakumezkoei dagokienez, 100 m-ko proban, Naia Astigarraga 15. izan zen (13.60 s), Sonia Mendy 26. (14.02 s) eta Malen Anderezek 27. amaitu zuen (14.06 s). 300 m-koan, Malen Anderez 16. izan zen (47.45 s); eta pisu jaurtiketan, Sonia Mendy 5. izan zen pisua 8,45 m-ra bidalita.