Sonia Mendy eta Ander Svensson bikain aritu dira Gipuzkoako eta Nafarroako pista estaliko 23 urte azpiko txapelketan

Klub Deportiboko 14 atleta aritu ziren Anoetako belodromoan jokatu zen lehiaketan
Sonia Mendy eta Ander Svensson bikain aritu dira Gipuzkoako eta Nafarroako pista estaliko 23 urte azpiko txapelketan
2026/01/13 10:44
Ekhi Belar Errasti

Zapatuan, urtarrilak 10, Gipuzkoako eta Nafarroak 23 urtez azpiko bakarkako txapelketa jokatu zen Anoetako belodromoan. Bertan, Eibarko Klub Deportiboko 14 atleta aritu ziren eta zenbaitek marka politak lortu zituzten.

Azpimarratzekoak dira Sonia Mendyren hirugarren postua pisu jaurtiketan eta Ander Svenssonen 4. postua altuera jauzian. Gainera, June Azkaratek eta Farah Chajarnek aurretik zituzten markak hobetu zituzten.

 

Hauek dira Deporreko atleten emaitzak:

 

60 m. emakumezkoak

  • Elene Beitia Azkoitia (8.42 s)
  • Sonia Mendy Gomis (8.89 s)
  • June Azkarate Valles (8.90 s , MMP eta bere serieko irabazle)
  • Malen Anderez Aristi (8.91 s)
  • Naia Capelastegi Camiño (8.92 s)
  • Farah Chajarne Bahassou (8.97 s, MMP eta bere serieko 2. postua)
  • Nerea Aizpuru Boyero (9.05 s)
  • Ixone Bilbao Gonzalez (9.44 s)
  • Maule Bernedo Sarasketa (DNS)

 

60 m. gizonezkoak

  • Kepa Markez Moreno (7.42 s), 6. postua Gipuzkoako pista estaliko txapelketan.
  • Asier Andreu Valera (8.31 s)

 

Altuera gizonezkoak

  • Ander Svensson Virto 4. postua (1,75 m)

 

Pisua emakumezkoak (3 kg)

  • Sonia Mendy Gomis, 3. postua (7.95)

 

400 m emakumezkoak

Martina Ibarbia Salaberria (DNS)