Sonya Mendy Gipuzkoako Txapeldun izan da eta Ugaitz Gartziak marka minimoa lortu du Espainiako Txapelketarako
Ekainaren 20an eta 21ean Gipuzkoako Banakako eta Kluben Arteko Txapelketa Absolutua jokatu zen Arrasateko Mojategi estadioan eta, bertan, Eibarko Klub Deportiboko Sonya Mendy pisu jaurtiketako proban gailendu zen (8,94 m).
Elene Beitiak 8. postua lortu zuen 400 metroko proban, bere seriean bigarren izanik. Gainera, Malen Anderezek (14,42 s) eta Sonya Mendy (14,13 s) berak 100 m-ko proban parte hartu zuten.
Deporrekoen berbetan, “beroa zela eta jardunaldi zaila eta gogorra izan zen Arrasaten ospatutako Gipuzkoako Txapelketa, marka hobekuntza gutxirekin orokorrean, baina atleten aldetik kemen askorekin ordea”.
Gartzia Espainiako Txapelketara
Ugaitz Gartziak, bere aldetik, uztailaren 18an eta 19an Albaceten jokatuko den 20 urtez azpikoko Espainiako Txapelketan egoteko marka minimoa lortu du. Eibartarra 3.000 metro oztopoetan lehiatuko da 9:18.72 marka lortuta.