"Sopa de grillos", artearen aldarrikapena Portaleko erakusketa aretoan

"Sopa de grillos", artearen aldarrikapena Portaleko erakusketa aretoan
2015/02/13 00:00
eta kitto!

Artea denbora-pasa baino zerbait gehiago dela aldarrikatu nahi duen “Sopa de grillos” erakusketa gaurtik (hilaren 13tik) aurrera Portalean ikusgai egongo da. Hainbat arlotako artelanak bilduko du erakusketak, hurrengo artistek eginak: Adrian Sanz, Ainhoa Lopez, Amaia Garcia, Andra Alonso, Araceli Jalon, Asier Esparza, Gabriel Camino, Iker Kareaga, Jorge Gimeno, Leire Sanchez, Manuel Bauza, Rodrigo Varona, Sebastian Toledo eta Ruben Pino. Martxoaren 1era arte egongo da ikusgai, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara.