Sorturen ponentzien arteko eztabaidarako saioa egingo da gaur 18:30ean Kultun
2021/11/16
12:07
eta kitto!
Sorturen III. kongresuan murgilduta dabiltza bete-betean, zehazki ponentzia politiko-organizatiboaren eztabaida eta bozketa aldian eta, horren harira, gaur eztabaidarako saioa egingo da Eibarren, 18:30ean Kultun. Izan ere, egunotan “Herrigaia” ponentziaren eta “Lurrari Lotuz” osoko zuzenketaren eztabaida saioak egiten ari dira herri, auzo eta eskualde ezberdinetan.
![sortu-egutegi.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/sortu-egutegi.jpg/@@images/image-0-46f92965dca1365be1855eb17d36c7ef.jpeg)
![sortu-egutegi.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/sortu-egutegi.jpg/@@images/image-0-46f92965dca1365be1855eb17d36c7ef.jpeg)