Soto eta Gonzalez waterpolistak hirugarren izan ziren Euskadiko selekzioarekin
Pazko astean selekzioarekin izango dira Kroazian jokatuko den beste torneo batean
2024/03/25
11:25
eta kitto!
Urbat waterpolo taldeko Jon Soto eta Gaizka Gonzalez Euskadiko infantil mailako selekzioarekin asteburuan parte hartu duten Madrilgo torneoan hirugarren postuan sailkatu dira. 2010ean jaiotako bi jokalarientzat ez da hori erronka bakarra izango, orain Pazko astean selekzioarekin izango baitira Kroazian jokatuko den beste torneo batean.