Sozialistek Errepublika Eguna ospatu zuten txapliguen artean
2022/04/15
12:00
eta kitto!
Eibarko PSE-EEk Errepublika gure herrian aldarrikatu zutela gogoratu zuten atzo, proklamazio horretako 91. urteurrenean. Ohikoa denez, txapliguak bota zituzten Txaltxa-Zelaitik eta, horrez gain, bandera ere altxatu zuten Herriaren Etxe edo Casa del pueblon. 2002an hil zen Andres Unanue “Takilli”-k piztu zuen tradizioari jarraituz, sozialistek hainabt txapligu bota zituzten gure herriarentzat hain gertaera berezia den hori gogoratzeko. Aurretik, dena dela, bandera ere atera zuten eta zintzilikatu Untzagako Casa del Pueblo-n.