Sozialistek "Casa del Puebloren" mendeurrena ospatzeko erakusketa zabaldu dute
2016/12/01
23:46
eta kitto!
Gaur arratsaldean zabaldu dute “La lucha por la Libertad, el Progreso y la Justicia Social” erakusketa "Casa del Pueblo" Eibarko sozialisten Untzagako egoitzan, bere sorreraren mendeurrenaren harira prestatu duten egitarauari jarraituta. Erakusketa Ramón Rubial Fundazioak antolatu du, Eibarko Sozialisten laguntzarekin.
Untzagako "Casa del Pueblok" 100 urte bete zituen urriaren 29an eta, hori ospatzeko, urte osoan zehar garatzeko hainbat jarduera antolatuko dituzte sozialistek. Egitarauko lehen ekitaldia Eibarko sozialisten egoitzaren historia agiri eta argazki bidez laburbiltzen duen erakusketa hau da. Nahi duenak datozen hilabeteotan ikusteko aukera izango du, bulego ordutegian: astelehenetik eguenera 10:00etatik 13:00era eta 16:30etik 19:00etara eta barixakuetan, berriz, 10:00etatik 13:30era.