Sozialisten idazkari nagusi kargua berretsi du Arriolak
2013/02/18
00:00
eta kitto!
Iñaki Arriola eibartarra Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia izatea erabaki dute asteburuan Donostian egin duten PSE-EE-ren VII. Kongresuan. Etorkizunerako Ideiak goiburuari jarraituta egindako batzarrean bakarrik Arriolaren hautagaitza aurkeztu dute bozkatzeko eta botuen %100arekin berretsi du eibartarrak idazkari kargua. Idazkaritzetako bokalen artean, bestalde, hiru eibartar daude: Miguel de los Toyos, Ana Telleria eta Arcadio Benítez. Aurreko asteburuan Euskadi mailako kongresua egin zuten sozialistek eta han Iñaki Arriola eta Miren Gallastegi eibartarrek idazkaritzetako bokal kargua betetzea erabaki zuten.