Sozializazio eta transmisio mintegian izena emateko epea zabalik dago

Gaurtik hasita maiatzaren 3ra arte mintegian izena emateko aukera dago.
Sozializazio eta transmisio mintegian izena emateko epea zabalik dago
2024/03/25 10:55
eta kitto!

Gazteen aisialdia, bai ohikoa edo tradizionala zein paraleloan topatu dezakegun aisialdi digitala, euskararen lurralde banaketa, non dago erdigunea, non da perfieria... Nafarroa periferia bada ekar dezagun erdigunera. Gai hauek guztiak izango ditugu hizpide maiatzaren 8rako ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen euskararen transmisio eta sozializazio mintegian.

Aurten aurrez- aurre izango da, hartueman zuzenak sustatzeko asmoz eta bazkaria ere izango dugu.

Animatu eta parte hartu!