Sporting taldeko Lander Olaetxea abadiñoarra SD Eibarko lehen fitxaketa
Erdilaria izanda ere, Olaetxeak badaki zer den golak sartzea eta, 2016tik profesionala denetik, dagoeneko 27 gol sartu ditu
2025/06/17
10:33
eta kitto!
Orain arte Xixongo Sporting taldean jokatu duen Abadiñoko erdilariak bi denboraldirako kontratua sinatu berri du SD Eibar-ekin eta, horrela, hurrengo denboraldiari begirako lehen fitxaketa bihurtu da Beñat San Josek prestatuko duen taldearentzat.
Erdilaria izanda ere, Lander Olaetxeak badaki zer den golak sartzea eta, 2016tik profesionala denetik, dagoeneko 27 gol sartu ditu.
Bere ibilbidean honako taldetik pasatu da erdilaria: SCD Durango, Iurretako KT, Bilbao Athletic, SD Gernika, UD Logroñes, SD Amorebieta, Albacete Balompié eta Real Sporting de Gijón.