Su Ta Gar Bilbon eta Gasteizen egongo da Jaiotze Basatia diskoaren 35. urteurrena ospatzen
Talde eibartarraren lehen lan luzea izan zen eta urte hasieran kontzertuak eskainiko ditu hura gogoratzeko
2025/11/03
16:23
Ekhi Belar
Jaiotze Basatia izan zen Su Ta Gar musika talde eibartarraren lehen disko luzea. 1991. urtean grabatu zuten eta taldearen abesti ezagunenetako batzuk ditu (Begira, Mari, Zure Atzetik, Jo Ta Ke...), disko gogoangarria bihurtu delarik.
2026an 35 urte beteko ditu diskoak eta, gogoratzeko, Su Ta Gar-ek bi kontzertu eskainiko ditu urtea hasi eta berehala. Horrela, urtarrilaren 2an, Bilboko Santana 27 aretoan joko dute eibartarrek, eta hiru egun geroago, 5ean, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan.
Kontzertu bietarako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, azaroak 4, goizeko 10:00etatik aurrera, webgunea hauetan: Bilbokoa eta Gasteizekoa.