Sua piztu da Bidebarrietako etxe batean

Sua piztu da Bidebarrietako etxe batean
2013/05/21 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 21) 18.00 aldera sua piztu da Bidebarrieta kaleko etxe batean, baina bertaratu diren suhiltzaileek honezkero amatatzea lortu dutela esan digute inguruko trafikoa bideratzeko beharrean diharduten udaltzainek. Badirudi sua etxebizitza baten eskailera-buruan sortu dela. Egoera erabat kontrolatu bitartean, Bidebarrietako amaiera aldean dagoen eraikinaren parean errepidea moztuta dago eta horra ailegatu aurretik ibilgailuak Urtzaile kaletik desbideratzen dihardute.