Suhiltzaileek greba eguneko soldata dohaintzan eman diote Bergarako Elikagai Bankuari
2013/06/19
00:00
eta kitto!
Maiatzaren 30eko greba deialdiarekin bat egin zuten Azitaingo suhiltzaileek, baina modu berezi eta solidarioan: euren lanbideagatik gutxieneko zerbitzuak beti bete behar dituztenez, ezin izaten dute beste barik beharrera joan barik geratu. Horregatik, grebarekin ados egonda eta deialdiarekin bat egiteko, suhiltzaileek egun horretako soldata dohaintzan ematea erabaki zuten. Azitainen 2.545 euro batu zituzten eta horri Oñati, Ordizia eta Legazpiko parkeetan batutakoa gehitu eta gero, denera 7.094 euro elkartzea lortu zuten. Argazkian ikus daitekeen moduan, dirua Bergarako Elikagai Bankuari eman diote, premia duetenei laguntzeko.