Susanna Nicchiarelli zuzendariaren "Miss Marx" filmari buruzko zine-forum saioa egingo da barixakuan

Susanna Nicchiarelli zuzendariaren "Miss Marx" filmari buruzko zine-forum saioa egingo da barixakuan
2024/01/24 11:57
eta kitto!
Udaleko Berdintasun zerbitzuaren laguntzarekin Pagatxa Emakume Elkarteak antolatzen duen zine-forumean, Susanna Nicchiarelli zuzendariaren Miss Marx filma proiektatuko dute. Saioa barixakuan (urtarrilak 26) izango da, 18:30ean, Portaleko areto nagusian. Sarrera librea da, interesa duen edozeinentzat.

Sinopsia:

Distiratsua, argia, grinatsua eta askea da Eleanor, Karl Marxen alabarik gazteena da. Feminismoa sozialismoarekin lotzen duen lehen emakumeetako bat izanik, langileen eta emakumeen eskubideak defendatzen ditu, eta haurren lana indargabetzeko borrokatzen du. 1883an Edward Aveling ezagutu zuen eta maitasun istorio sutsu batean murgildu zen.

missmarx-etakitto