Sushi gauak antolatu dituzte Beleko tabernan

Sushi gauak antolatu dituzte Beleko tabernan
2014/02/13 00:00
eta kitto!

Asteburuan Sushi gauak hartuko ditu Beleko tabernak: biharko (barixakurako, hilaren 14rako) sushi dastaketa prestatu dute eta zapaturako, berriz, sushi afaria. Zapatuko afarirako izena eman nahi duenak zuzenean tabernara joan daiteke (Bista Eder, 2) edo, bestela, beleko.taberna@gmail.com helbidera idatzi.