Sutea gertatu da Ipurua eta Sostoa kaleen artean dauden garajeetan

Zigarro batek piztu du sua eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira itzaltzera
Sutea gertatu da Ipurua eta Sostoa kaleen artean dauden garajeetan
2025/10/28 19:55
eta kitto!

Gaur, urriak 28, 17:00ak inguruan, sua piztu da Ipurua eta Sostoa kaleen artean dauden garajeetan. Udaltzaingoak jakinarazi digunez, zigarro batek piztu du sua, baina ez dute argitu ezbeharra nola gertatu den.

Kanpotik ke ugari ikusten zen eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira sua itzaltzera. Ondorioz, kalea moztuta egon behar izan da denbora batez.