Tabakoa lagatzeko doako terapian izena emateko epea bihar amaituko da

Tabakoa lagatzeko doako terapian izena emateko epea bihar amaituko da
2024/01/16 12:48
eta kitto!
AECC Gipuzkoak tabakoari agur esateko terapiak emango ditu probintzian dituen egoitzetan, tartean Eibarren. Zerbitzua doakoa da eta, AECCk dioenez, %60ko arrakasta-tasa du.

Aurrez aurreko terapia-saioak Laura Mongelos AECCren psikologoarekin egingo dira eta banakakoak edo taldekoak izan daitezke, kasu bakoitzaren arabera pertsonalizatzen direlarik. Taldeko saioak eguenetan egingo dira 11:00etatik 12:00etara, AECCk Ardantza kaleko 11. zenbakian duen egoitzan.

Izena emateko epea bihar amaituko da, hilaren 17an, eta esteka honen bitartez apuntatu daiteke. Bestela, edozein zalantza izanez gero, telefono honetara deitu daiteke: 943 45 77 22.