Tabakoaren kontrako kanpainako sariak banatu dituzte
2013/05/31
00:00
eta kitto!
Gaur Tabako Bariko Eguna da eta Kerik Gabeko Ikasgelak lehiaketako irabazleek saria jaso dute eguerdian, udaletxeko pleno aretoak hartu duen ekitaldian. Aldatzen 2. DBH-ko Leire Quintas, Elena Idigoras eta Irene Piñeiro gazteek irabazi dute logotipo lehiaketa eta ekitaldian euren marrazkiarekin apaindutako kamiseta bana oparitu diete ikasleei. Horrekin batera, gela osoarentzat abentura parke batera irteera eta irakaslearentzat Netbook-a ere oparitu diete. Eta herriko farmazietako eskaparateak tabakoaren kontra apaintzeko lehiaketa, berriz, Toribio Etxebarria kaleko Azkue farmaziak irabazi du.